Urtaroak

  /  Errepertorio  /  Urtaroak

24

azaroa

Première

  • 28-29 septembre 2021 Alès • Scène nationale Le Cratère

Musique

  • Igor Stravinski 2

Chorégraphie

  • Thierry Malandain

Décor et costumes

Lumières

  • François Menou

Réalisation costumes

  • Véronique Murat, Charlotte Margnoux

Réalisation décor

Réalisation accessoires

Réalisation décor et accessoires

Coproducteurs

  • Donostia Kultura - Victoria Eugenia Antzokia -Donostia / San Sebastián (Espagne) – Ballet T, Chaillot-Théâtre national de la Danse – Paris, Théâtre des Salins, Scène nationale – Martigues, Le Cratère – Scène nationale Alès, Opéra de Reims, La Rampe – Scène conventionnée Echirolles, Opéra de Saint Etienne, CCN Malandain Ballet Biarritz

Partenaires

  • Théâtre Olympia d’Arcachon, Le Parvis - Scène nationale de Tarbes Pyrénées, Théâtre de Saint Quentin-en-Yvelines - Scène nationale, Festival de Danse Cannes - Côte d’Azur France

Ballet

  • pour 22 danseurs

Durée

  • 30 minutes

Dossier de présentation

Asmo oharra

Château de Versailles Spectacles erakundeko zuzendari Laurent Brunerren eta Versaillesko Errege Operako lehen orkestra-zuzendari eta biolin-jole Stefan Plewniaken ideia batean oinarritutako lan honek, 2023ko azaroan estreinatuko dena, Antonio Vivaldiren Lau Urtaroak lan famatua eta bere herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren lan izenkidea −askoz ezezagunagoa dena− biltzen ditu.

 

Bere indar kartsua 1725ean Amsterdamen argitaratua izan baino dezente lehenago hedatu zuen lehen lan horrek biolinerako lau kontzertu biltzen ditu. Horien izenak ondokoak dira: Udaberria, Uda, Udazkena eta Negua. Izenburu bakoitzak hiru mugimendu hartzen ditu, beren jomuga birtuosismotik at jarrita dutenak. Garai horretarako berritasun gisara, Vivaldirenak ustez diren soneto batzuk dakartzate aurretik eta natura era deskriptiboan ospatzen duten eszena basatien segida bat eskaintzen dute.

 

Munduko lan ezagunenen artean dago lana: mila disko baino gehiago grabatu dira egunera arte eta, horiei, kontzertuak, telefono-deien itxarote-tarteetan jartzen diren musika-katalogoak eta publizitate-iragarkiak gehitu behar zaizkie. XX. mendearen erdialdean fama handia hartu zuen naturaren aldeko ereserki unibertsal honek pozik uzteko gaitasun nabaria du. Eta, ondorioz, entzute itzela lortu du eta, halaber, neke eta gaitzespen asko sortu du ere. Igor Stravinskik, esaterako, ondokoa esan zuen 1959an: “Vivaldi gehiegi balioetsita dago, forma berbera ehunka aldiz idazteko gai zen pertsona gogaikarri bat baino ez zen” (1). Luigi Dallapiccola musikagileak musika erraza dela defendatu zuen edo, Stravinskiren (2) esanetan berriz ere: “apaiz kaskagorriak bostehun aldiz idatzi zuen kontzertu berbera”. Hitz horiek faltsuak eta zuzengabeak dira, noski.

 

Esan beharra dago, halere, lanaren handitasun guztian, bere promesen zabaltasun oso horretan, egia dela ere Veneziako musikagilearen Lau Urtaroak lana gehiegi entzun izan dela, gehiegi ustiatu dela, adiezineraino eta, horren ondorioz, egiazko errepika bilakatu dela, narda dezakeela eta erabateko ezaxola edo, gure kasuan bezalaxe, pentsamendu malenkoniatsuak sor ditzakeela. Eta are gehiago egungoa bezalako lilurarik gabeko giro usteldu honetan, non naturaren narriadurak gizakion existentzia mehatxupean jarri baituen. Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau urtaroak lanean, aitzitik, natura hitza “jaiotza” hitzaren sinonimo da beren izaera berriaren eskutik. Lan honek, ondorioz, aire freskoa, zaharberritze bat, itxaropenerako zio bat ekarri beharko luke.

 

Versaillesen 1726. urtearen inguruan argitaratu bazen ere, Vivaldiren lana baino zaharragoa izan daiteke, 1716n idatzi baitzuen musikagileak, agian, Jean-Antoine Watteauk eginiko lau margolan obalaturen irekiera-ekitaldirako: urtaroen gaian oinarrituta, Frantziako diruzain, mezenas eta bildumazale Pierre Crozatek Parisen zuen bizitegirako margotu zituen Watteauk. Guido genoarra, bere aldetik, biolin-jole bikaina zen. Hasteko, Frantziako erregeorde Orleanseko Filiperen musika-gorteko kide izan zen eta, ondoren, Luis bere semearen zerbitzura lan egin zuen. Dantza-suitearen forma frantziarrean idatzia, Vivaldik egin zuen bezalaxe, partiturak egile ezezaguneko eta Caractères des saisons izeneko lau olerki musikatu zituen. Urtaroen arteko aldaketak irudikatzeko, Guido musikagilea ukitu berde, urdin eta arrosa oso argiez baliatu zen. Garai hartan, baina, landako jainkotasunak ere irudikatu ziren, Jean Pic abadearen Les Saisons lanean bezalaxe. Lan hori Frantziako Musika errege akademian antzeztu zen, 1695etik 1722ra arte, Louis Pécourren koreografiarekin. Pascal Collasse eta Louis Lullyren doinuak oinarri hartuta, balletak lau “sarrera” zituen; sorkuntzari, orekari, harmoniari lotzen ohi zaien zenbaki sakratua. Idealaren bila egingo dugun bidean zeharkatuko ditugun lau ate.

Noraino iritsiko gara? Ez dakit… Guidoren arku kolpeek urtaroen iragaitea begirunez imitatzen dute baina, gu, antzokian gaude, non dena faltsua den eta atmosferan barrena galtzen den.

 

Horixe da, hain zuzen ere, koreografoaren arazoaren muina: bere artearen mugekin borrokatu behar izatea. Konponbidea, orduan, bere bihotza udaberriari irekitzen dionean natura begiesten jarraitu nahi badugu, mugarik eta faltsukeriarik gabe errespetatzea da.

 

Gizakiaren eta gizakien aldeko ereserkiak izandako Izarren odola (2004), Noe (2017), Pastorala (2019), Sinfonia (2020) edo Suzko txoria(2021) lanen ostean, Urtaroak lanarekin bilatzen dugun ideala zera da: faltsua ez egitea, benetakoa izateko nahiaren poderioz.

 

Thierry Malandain, 2022ko urria

 

(1) Conversations with Igor Stravinsky, Robert Craft, 1959, 84. orr.

(2) Vivaldi: Amour de la Musique, Marc Pincherle, 1955, 55. orr.

 

Hurrengo datak

05
maiatza

L’Oiseau de feu – Le Sacre du printemps

18h00
ALLEMAGNE - Leverkusen - Forum Leverkusen

Deskubritu