Sorkuntza eta birak

  /    /  Sorkuntza eta birak

Baleten sorkuntzak

Malandain Ballet Biarritz estetika neoklasikoa bermatzen duen konpainia frantses bakarretakoa da ; hau da, bere DNA-n XVII.mendean kodetutako gramatika koreografikoa erematen duena, gaur arte garatzen jakin duena. Thierry Malandainek dantzaren aldaera berriak aztertzen jarraitu nahi du, eta « plazerraren arrastoa utzi ez ezik, sakratuaren esentziarekin itzuliko litzatekeen dantza » proposatu nahi du.

Thierry Malandainen lanak sortzea da helburu nagusietako bat, 22 dantzari permanenteei esker.

Lurraldearen garapenean parte hartzeko logika batean, Baletak ezagutza oso berezia bereganatu eta garatu du tokiko enpresekin izandako hainbat elkarteeri esker, ikuskizunen garapenari dagokionez, bereziki jantzien eta dekorazioen sorkuntzari eta fabrikazioari, argiaren diseinuari, komunikazioari eta logistikari.

Sorkuntzak Frantziako edo atzerriko beste kultur erakunde batzuekin elkarlanean ezartzen dira eta bazkideen laguntza jasotzen dute.

Birak Frantzian eta nazioartean

Erabat erabakita dago dantza eta konpainia osoa leku guzietan egotea, urtean ehun emanaldi batez beste. Malandain Ballet Biarritzek bere ekoizpenak Miarritzeko publiko zabal eta leialari zabaltzen ditu (12 000 ikusle urtean), baita Akitania Berriko eskualdean ere.

Mugaz gaindiko jardueraren esparruan, Nafarroan, Euskadin eta Aragoian bere obrak zabaltzen ditu, Frantziako eta atzerriko eszenetan bere presentzia afirmatuz.

Ekialde ertaina, Britainia Handia, Espainia, Suitza, Txina, Singapur, Estatu Batuak, Errusia, Turkia, Finlandia, Libano, Portugal, Alemania, Belgika, Italia, Kuba, Polonia, Hungaria, Liechtenstein, Luxenburgo, Serbia, Indonesia, Thailandia…bisitatu dituzte.

Atzerrian eremanak diren bira batzuetan, Malandain Ballet Biarritzek Frantses Institutoaren sustegua jasotzen du. Instituzio hori Kanpo kontuetako ministerioaren barne da. Nazioarteko arte-trukeak sustatzea du helburu.

Kontaktuak

Malandain Ballet Biarritz
Lise Philippon – difusio karguduna +33 (0)5 59 24 96 98 – l.philippon@malandainballet.com

Agenteak
Delta Danse – Thierry Duclos,
Creatio 300-Klemark Performing Arts & Music,
Norddeutsche Konzertdirektion – Wolfgang et Franziska Grevesmühl,
Internationale Music – Roberta Righi