ZKN-BALET

  /  ZKN-BALET

Zentro Koreografiko Nazionala

1998ko irailean estreinatu zen Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionala, Miarritzeko hiriaren eta Estatuaren bultzadapean. Thierry Malandain koreografoaren esku utzia, Miarritzeko hiriak, Kultura eta Komunikazio Ministerioak, Akitania Berriko DRAC-ak, Akitania-Berriko Eskualde Kontseiluak eta Pirinio-Atlantikoetako Departamentu Kontseiluak diruz laguntzen dute.

Egitasmo artistikoa

Duela zenbait urtetik, Malandain Ballet Biarritz Pirinio Atlantikoetako Akitania Berriko Zentro Koreografiko Nazionalak etengabeko garapena ezagutu du. Sortu zenetik, CCN honen DNA ere “autore-balet” bat izatea da.

Dantzariak

Malandain Ballet Biarritzen konpainiak 22 dantzari ditu, formakuntza klasikoa duten 11 mutil eta 11 neska: Pariseko Opera Nazionalaren Eskola – Pariseko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionala – Flandres-etako Ballet Royal Eskola…, hainbat herrialdetakoak, hala nola Belgika, Espainia, Italia, Japonia edo Mexikokoak.

Taldea

Malandain Ballet Biarritzen organigrama: Administrazio Kontseilua, zuzendaritza, artistika, teknika, administrazioa, osasun gunea, Donostiako Ballet T. 70 kide elkar-lanean dira Zentro Koreografiko Nazionalaren misioak betetzeko.

Historia

1998, Biarritzeko Zentro Koreografiko Nazionalaren / Baletaren estreinaldia, Kultura eta Komunikazio Ministerioaren, Miarritzeko hiriaren, Akitaniako Eskualde Kontseiluaren eta Pirinio-Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren sustenguarekin sortua. Miarritzen Temps Present konpainiarekin instalatu zen Thierry Malandain. Bere misioak, sorkuntza, hedapena, sentsibilizazio ekintzak plantan jartzea dira.

ZKN-ak Frantzian

Zentro Koreografiko Nazionalak 70eko hamarkadan Estatuak bultzatutako lurralde-antolakuntzaren politika baten ondorioa da, dantza frantsesaren garapenaren laguntzeko helburuarekin. ZKN sarea 1984an osatzen da, Kultura Ministerioko Musika eta Dantza Zuzendaritzak, lurralde-kolektibitateekin batera, sorkuntza eta errepertorio baletak entitate berean biltzea erabaki zuenean, baita dantza frantses berriaren autore diren koreografoen bidez zuzendutako konpainiak ere.