Artea eta Ingurumena programa

  /    /  Artea eta Ingurumena programa

Ardurazko engaiamendua

Gure planetak aurrekaririk gabeko ingurumen krisiari aurre egiten du, izaki bizidun guztiei eragiten diena. Mundu mailako arazo horrek klima aldaketa eta berotze globala eragiten ditu. Baita biosferaren narriadura, baliabide naturalen agortzea, kutsatzaileak artifizializatu eta isurtzearen ondorioz ekosistemak degradatzea eta espezien desagertzea. Gaur egun, komunitate zientifikoak ez du gehio zalantzarik krisi hori gure bizimoduarenn ekoizpenaren eta kontsumoaren ondorioa dela errateko.

Euskal itsasertzeko biodibertsitatea eta natur ondarea ere, espezie eta ekosistemetan aberatsa izan ondoren, oso kaltetuta daude. Balio ekonomikoa zuten itsas espezien gehiegizko ustiapenak eragindako desgerpena izan zen lehen alarma seinalea. Itsasertzean pilatutako hondakinek egoera larritzen dela erakusten digute.

Beraz, gure ingurumenaren degradazioari buruzko albisteak etengabekoak dira eta handituz doan. Mezu horiek, gehienetan, gure arrazionaltasunera jotzen dute, eta, agian, erreakziorik gabe ohituratzen ari gira.

Testuinguru horretan sartzen da artea eta ingurumena programa, artelan batean oinarritzearen aldeko apustua egiten duenak, gure emozioetara jo eta erreakzio bat pizteko.

Aukeraturtako diziplina dantza da, kultura edo hizkuntza oztopoetatik aldentzen den arte unibertsala baita. Lehenengo artea da, edonorrek bere adina eta egoera fisikoan dantza urratsak egin ditzake. “Bizikidetza” bektore bikaina da eta talde batek mugimendu gutxi batzuekin erraz eta intuitiboki ulertzea ahalbidetzen du; guziok lotzen gaituzten elkarren menpekotasun harremanak.

Partaideak

Cristina Enea Fundazioa – Donostia

Donostiako herriko etxeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an sortua, eegitura horrek hiriaren eta probintziaren ingurumen-politika aplikatzen du, publiko guztiarentzako sentsibilizazio ekintzen bidez, bereziki eskola publikoentzat.

CCN Malandain Ballet Biarritz

1998an sortu zenetik, Malandain Ballet Biarritz Frantzian dauden 19 zentro Koreografiko Nazionalen (ZKN) barne da. Thierry Malandainen zuzendari koreografoaren lanek estetika neoklasikoa dute eta mundu osoan zabduak dira. Baletak zenbait gailuren bidez jendea dantzaren inguruan sentsibilizatzen du. Bere lurraldearen zerbitzuan egoiten da, ingurumen desafio bat hartuz.

Planeta Dantzan

2018tik aurrera, Malandain Ballet Biarritz Donostiako Cristina Enea Fundazioarekin elkartu da, 12 eta 15 urte bitarteko ikasleei ingurumenaren inguruko sentsibilizazio-programa koreografiko bat eskaintzeko.

Programa berritzaile hau, Dantza eta Ingurumena «Planeta Dantzan», balet baten bidez zuzenean emozioetara heltzeko apustua egiten du, eta gazteek ingurumen-arazoen inguruko kontzientzia hartzea bilatzen du.

Dantza «elkarbizitzaren» bektore bikaina da eta talde bati modu sinple eta intuitiboan ulertarazten dio, mugimendu gutxi batzuen bidez, izaki bizidun guztiok lotzen gaituzten elkarrekiko menpekotasun-harremanak.

Lehen mugarri gisa, Martin Harriagueren Sirènes ballet-a izan zen Malandain Ballet Biarritz-entzat sortua. Urteak igaro ahala, beste obra batzuk gehitu dira programaren errepertoriora, hala nola, Martin Harriagueren Fossile, eta Thierry Malandainen Noé eta Les Saisons.

7.000 haurrek jada parte hartu dute «Planeta Dantzan» programan, 2018an sortu zenetik.
Haurren erdiarentzat, Dantza, mugimenduaren praktika eta, batzuetan, antzerki eta zuzeneko ikuskizun batekin duten lehenbiziko esperientzia da.
Eragin positiboa izan du haurrengan eta haien familietan, Naturarekin eta kontsumoarekin duten harremanari dagokionez.

Gainera, mugaz gaindiko proiektua da, eta Frantziako eta Euskal Herriko ikasleen arteko kultura-topaketa ahalbidetzen du, Balleta eta Ingurumenaren inguruan.

Helburuak

  • 12 eta 15 urte bitarteko ikasleak sentsibilizatzea eta mobilizatzea, giza ekintzak ingurumenean eta ekosistemen etorkizunean izango duen eraginari buruz.
  • Adierazpen artistiko eta koreografikoaren arloko ikerketa plataforma bihurtzea, ikasleei tresna berritzaileak eskainiko dizkiena, ingurumenaren eta ekologiaren ikuspegi desberdina eta sentsiblea ukan dezaten.
  • Jende askoren artean mobilizazio mezu bat zabaltzea.

Aurreikusitako emaitzak

Proiektuaren helburua ikasleen ohiturak aldatzea da, oreka naturalen hauskortasunaz jabetzen diren herritarrak izatera bultzatzea. Espero dugu partehartzaileek eta haien familiek keinu arduratsu bat edo gehiago eginen dituztela haien eguneroko bizitzan.

Ibilbidea

2024-25 arte denboraldian, Thierry Malandainen azken sorkuntza den Les Saisons ikuskizunetik abiatuta, Malandain Ballet Biarritzek eta Cristina Enea Fundazioak hezkuntza eta artea uztartzen dituen programa bat abiarazi dute, egungo ingurumen-arazoen aurrean gizarte kontzienteago eta sentiberago bat eraikitzen laguntzeko.

Honek 4 didaktika-unitate barne hartzen ditu:

  • Kokapen-tailerrak, 2 orduko iraupena dutenak: parte-hartze jarduera bat da, ikastetxean bertan egiten dena. Ingurumen-hezkuntzako aditu batek eta dantzari profesional batek ikasleei giza ekintzek (gaur egun) gure munduan duten eraginaz kontzientziaraziko diete. Proiektua eta dantza-konpainia profesional baten unibertsoa aurkeztuko dizkiete ikasleei.
  • Koreografia-tailerrak, bakoitza 1 ordu eta 30 minutuko iraupena dutenak: ikasleak Les Saisons lanean erabilitako hiztegi artistikoaren bidez koreografia-mugimenduetan murgiltzeko.
  • Eskola-ikuskizuna Les Saisons lanarekin, zeinetan ikasleek koreografoarekin eta dantzariekiko elkarrizketan parte hartzeko aukera izango duten. Pieza honen ingurumen-mezua eta dantzari profesional baten eguneroko bizitza ezagutuko dituzte. Aukera honetan, ikasle guztiak Biarritzeko Gare du Midi Antzokian hartuko dituzte, eta nahi duten taldeek kultur ibilbide bat jarraitu ahal izango dute: antzokia bisitatzea, Malandain Ballet Biarritzen jantzi-tailerrak eta aldi baterako erakusketak ezagutzea…
  • Didaktika-unitate digital batean jasotako jarduera baten gauzatzea: jarduera hau ikasleak ingurumenaren babesaz kontzientziatzeko diseinatuta dago, obran oinarritutako argudioetan oinarrituta. Unitate honek ikasleek egindako sorkuntza indibidual edo kolektibo bat ekarriko du, proiektuaren webgunean eta Gare du Midi Antzokiko eskola-ikuskizunetan erakusketa fisiko baten bidez aurkeztuko dena.

Gainera, Planeta Dantzan proiekturako lortutako finantzaketa pribatuen arabera, talde batzuei aukera eskainiko zaie 1 ordu eta 30 minutuko koreografia-tailer horien ordez 15 orduko egoitza batean parte hartzeko. Egoitza horren helburua Thierry Malandainen koreografiaren zati bat ikasleei transmititzea izango da, Planeta Dantzan proiektuko 15 orduko egoitza batean parte hartu duten gainerako ikasleen aurrean emanaldi bat egiteko.

FINANTZA-BABESLEAK

Hastapenetatik eta hainbat erakunde publiko eta pribaturen babesari esker, Planeta Dantzan proiektua guztiz doakoa da ikastetxeentzat.

2018an eta 2019an, Euskal Hirigune Elkargoak (Eurorégion Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarre) babestu zuen, Europako hiritartasun proiektuaren deialdiaren esparruan. Gero, 2020ko urriaren 19an, 3 urterako lankidetza estrategiko bat sinatu zen.

D’Ici-Tokiko Fundazioa lankide leiala da eta 2021etik programari laguntza ematen dio.

2022an, Planeta Dantzan-ek Euskal Hirigune Elkargoaren eta Frantziako Fundazioaren Lagunen (Friends de la Fondation de France) babesa jaso zuen.

2023tik aurrera, Aline Foriel Destezet-ek eta Lyra Fundazioak eskuzabal babesten dute programa.

Kontaktua

Carine Aguirregomezcorta – proiektu eremailea
Tel. +33 (0)5 59 24 87 65 – mobila : +33 (0)6 16 13 47 10
c.aguirregomezcorta@malandainballet.com