Balet maisua
Richard Coudray
Tours-eko Eskualdeko Kontserbatorioan trebatua, eta gero Pariseko Kontserbatorio Nazionalean, Alain Davesirekin, 1980an hasi zen dantzari gisa Nancyko Balet Antzoki Frantsesean, Jean-Albert Cartier eta Hélène Traïlinengandik zuzendua. 1986an, Thierry Malandainek sortutako Temps Présent sortzean parte hartu zuen. 1994an, 1995ean utzi zuen Txileko Balet Nazionalera sartu zen, Albert Cartier eta Hélène Traïline-k eskatuta, Nizako Baletean konpromisoa hartzeko. 1997an, bizi berriaren tenorea dator… Orduan, dantza erakasle bilakatzen da Hallet Eghayan Konpainiarentzat. 1998an, Thierry Malandainekin itzultzen da Miarritzen eta Zentro Koreografiko Nazionalaren jaurtiketan eta garapenean parte hartzen du balet maisu gisa.
Giuseppe Chiavaro
Catanian (Italia) sortu zen, eta 1986an diru laguntza bat lortu zuen Pariseko Opera Nazionaleko Dantza Eskolan ikasteko. Bi urte geroago, Rosella Hightower Nazioarteko Dantza Zentroan sartu zen Cannes-en eta Nazioarteko Balet Gaztearekin ikuskizunak ematen ditu 1990ean. 1992an Serge Lifar saria jaso zuen. Ondotik, Etienne Freyk kontratatu zuen Sinopia Ensemble de Danse delakoan (Suitza). 1994az geroztik, Thierry Malandainekin lan egiten du interprete gisa, Temps Présent konpainian lehenik eta 1998az geroztik, CCN Malandain Ballet Biarritzen. 2014etik goiti, irakasle gonbidatua da, eta Thierry Malandainen baleten transmisioan parte hartzen du, Frantziako eta atzerriko konpainia profesionaletan. 2019an balet maisu bihurtu zen konpainian.
Frederik Deberdt
Izegem-en (Belgika) sortua. Dantza ikasten du Flandresko Royal Baletaren Eskolan. 1999an, Eurovisión lehiaketan finalista da, Varna Lehiaketan parte hartzen du, Flandresko Royal Balletean kontratatua delarik. ZKN Malandain Ballet Biarritz-ekin artista koreografiko gisa sartu zen 2001ean eta balet maisu bihurtu zen 2022an.
Sorkuntza taldea
Jorge Gallardo
Eszenografia eta jantziak
Txilen sortua, unibertsitate katolikoan arkitektura ikasketak hasten ditu. Ondotik Santiago unibertsitatean arte plastikoen inguruko lizentzia bat bururatu du. Bere apainketa eta arropa sortzaile karrerari hasiera eman dio Thierry Malandainen L’amour sorcier baletean Ballet du Nord zentro koreografiko nazionalean. Horren ondotik, Ameriketako Estatu Batuetan instalatu da, Miamin. Gaur egun, Txiletik lan egiten du hainbat konpainia desberdinentzat: Ballet Théâtre Français de Nancy (Patrick Dupont), American Ballet Theatre, Alvin Ailey, Royal Swedish Ballet, Miami City Ballet, Munich Operhouse, Ballet Florida, San Francisco Ballet, Malandain Ballet Biarritz.
François Menou
Argi sorkuntza
François Menouk « Métiers d’Art » diploma lortu ondoren argi gintzan, frantses argi sortzailea bilakatzen da. Antzerkirako, dantzarako eta operarako argiak pentsatzen eta sortzen ditu. Haurtzarotik argiaren atmosferak eta metamorfosiak liluraturik, argia lantzen eta hezitzen hasiko da. Etienne Dousselin-en lana deskubritu eta Dominique Bruguière argi sortzailearekin kolaboratuko du hainbat urtez Frantzian eta atzerrian. Gaur egun Marc Paquien, Macha MakeÏeff, Juliette Deschamps, Louis Arène, Charles Templon bezalako artisten ikusgarriak argitzen ditu. 2018ko martxoan, bere lehen proiektua izenpetzen du Benjamin Lazaren Phaeton ikusgarriarentzat eta ber urtean, azaroan, bere lehen proiektua Thierry Malandainen ondoan ereman du Marie-Antoinette baletarentzat. Sorkuntzarekin zerikusia duen guztiarengatik pasionatuta dago, unibertso klasikoenetatik garaikideenetaraino (antzerkia, dantza, opera, tindua, argazkigintza). Robert Wilson, Claude Reguliy, Patrice Chereau, Pina Bausch, Jiri Kylian edo Carolyn Carlsonen lanek eragin handia izan dute…
Mediazioa, sentsibilizazioa eta HAK
Ione Miren Aguirre
Sentsibilizazio arduraduna
Caracas-en sortua (Venezuela), Ione Miren Aguirre Baiona eskualdeko kontserbatorio nazionalean formatu da. Horrezgain, Monik Elguetaren klaseak segitu ditu Miarritzeko Studio ballet-an. Horren ondotik Pariseko Operako dantza eskolan sartu da eta hiru urte berantago Cannes-ko Rosella Hightower dantza eskolan. 2005an Ballet Biarritz Junior programa integratzen du eta hurrengo urtean Malandain Ballet Biarritz konpainia. 2019ko irailetik, Ione Miren Aguirre, birmoldaketa profesional baten esparruan, sensibilizazio ekintzak sortzen eta eremaiten ditu Malandain Ballet Biarritz ZKNaren lurralde eremuan.
Carole Philipp
Kanpoko parte hartzailea
Nizen sortua, Cannes-ko Jeune Ballet internazionala integratzen du 20 urterekin. Ondotik Tour-eko ZKN-an sartuko da, Jean-Christophe Maillot-ek zuzendurik. 1994 urtean Thierry Malandainekin batu dira Saint-Etienne eskualdean. Bere dantzari profesional karrerari bukaera emanen dio 32 urterekin. Gaur egun dantza erakasle da dantza eskola batean baita Euskal kostaldeko kontserbatorioan ere. Lankidetzan, Miarritzeko Malraux institutuarekin, lanbide heziketako zelula bat ere sortu du dantza eskolan.