Miarritzeko hiriak ondoko lokalak eskaintzen ditu CCN-ari Baletaren egoitzarako Gare du midi antzokian:
- 280 m2-ko estudioa
- 143 m2-ko estudioa
- aldagelak
- 3 bulego open space formatuan
- bilgune bat
- bilkura gela bat
- jantzi tailerra
- 1.400 tokiko ikuskizun-aretoa eta 600 m2-ko oholtza gaina
Biltze gordailua Miarritzeko SNCF geltokiaren ondoan kokatzen da.
- 1000 m2
- apainketa tailerra
Miarritzeko Gare du Midi antzokiaren bisita
Eraikuntzaren historia
Gare du Midi XX. mendearen hasieran eraiki zuten, Gare de la Négresse-n urruntzea arintzeko ; Eugenia enperatrizaren nahiaren arabera hiritik kanpo eraikia izan zena 1864an.
Gare du Midi-ren obrak 1906an hasi ziren Adolphe Dervaux arkitektoaren zuzendaritzan, hark Rouen-eko geltokia eraiki baitzuen. Arudyko harrizko fatxada monumentalak lorategi publikoari aurre egiten dio ; barna Maumégean anaien mosaikoekin apaindua da. Orduan, igogailu batetik edo eskailera erraldoi batetik sartzen zen trenbidera, gaur egun desagertu dena.
Eraikina 1911ko otsailaren 25ean jarri zen martxan. Bidari olatuek eta ospakizunek, larrun trenek isurita, estazio moderno baten abantailak aprobetxatu ahal izan zituen. 1926an trenak elektrifikatu zituztenean, Gare du Midik bere fama galdu zuen ; jaurtigailuek zuten lotura egiten Négresse gairaiko geltokiarekin. Azken trena 1980ko irailean ibili zen.
1990ean, luzaroan bertan behera utzia izan zen egitura birgaitu egin zen “Jaialdi Jauregian », eta 1.400 tokiko aretoan biltzarrak eta ikuskizunak egin ziren, 600 m2-ko oholtzarekin. 1997tik aurrera, Gare du Midik bere jatorrizko izena berreskuratuko du, urte bat berantago, bere bi dorreetan eta erdiko gorputzean, Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalaren egoitza bilakatzen da.
Urrunago joaiteko
Miarritzeko Gare du Midiri buruzko informazio gehiago lortzeko, Miarritzeko Gare du Midiren historiari buruzko artikulu oso bat argitaratu du Cheminot-en Gutunaren web guneak.