Zentro Koreografiko Nazionalak
Zentro koreografiko nazionalak (ZKN), Frantziako sorkuntza koreografikoaren bizitasun eta egituraketaren eta nazioarteko proiekzioaren protagonista nagusietako bat dira. Kultura eta Komunikazio Ministerioaren barne dira.
Bizitza koreografikoa sendotzeko, 1984an Kultura Ministerioa, Zentro Koreografiko nazionalak sortzen hasi zen, lurralde-kolektibitateekin hitzartzean. Zentro horiek, koreografoeri lurraldeetan plantatzeko eta haien inguruan sortze-guneak garatzeko aukera eman zieten.
Dantza aniztasunaren erakusgarri, 19 ZKN-ak zuzentzen duten artistaren edo artisten sorkuntza-jarduera eta haien lanen hedapena gauzatzen dituzte. Artista eta enpresa independenteei ere laguntza ematen diete, hasierako/ikaskuntzaren edo artista-elkarteen esparruan.
Azkenik, ZKN-ek kultura koreografikoaren transmisioaren eta arte eta kultur hezkuntzaren arloaren politika garatzen dute. Beren lurraldean dantzarako baliabide bat izaitea bermatzen dute.
Iturria : Kultura Ministeritza
Erreferentzia testuak
ZKNE
Zentro Koreografiko Nazionalen Elkartea (ZKNE) 1985ean sortu zen Caenen, ZKN-ak sortu ondotik, hamabost urte berantago.
ZKNE-ak taldeen arteko trukaketak eta eztabaidak antolatzea du helburu, Estatuak eta lurraldeetako kolektibitateek emandako misioen inguruan: konpainien sorrera, hedapena, harrera eta egoitza, garapen koreografikoa, prestakuntza, memoria eta batzuetan programazioa.
Gogoeta horiek ikuskizun biziaren aldeko politika publikoen eremuari begira jarri dira, eta elkarrizketak elikatzen dituzte kultura eta arte bizitzako hainbat eragilerekin.
ZKNE plataforma bat ere bada (bereziki teknikoa), bai bertako kideek bai bazkide publikoek erabiltzeko, Arte Sorkuntzarako Zuzendaritza Nagusia (DGCA)/Kultura Ministerioa bezala.
Azkenik, ZKNaren helburua kolektiboki koreografo zuzendarien ikuspuntuak eta jarrerak entzutea da.
ZKNE-k bere kideen ekarpeneri eta Kultura Ministerioaren / Arte Sorkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza finantzarioari esker funtzionatzen du.
ZKNE-k 19 Zentro Koreografiko Nazional biltzen ditu.
Elkarteko bulegoa urtebeterako aukeratzen dute kideek urteko Biltzar Nagusian.
ZKNE-ak bilkurak antolatzen ditu Parisen eta eskualdean.
ZKNE / Data gakoak :
> 1995 : elkartearen sorkuntza Caen-en
> 2005 : L’Art en présence publikazioa (Dominique Orvoine idazkari zuzendaritzapean)
> 2008 : koordinatzaile postu permanente baten sorrera / idazkaritza nagusia
KONTAKTUA
info@accn.fr
Idazkaritza nagusia :
Frédéric Pérouchine
Koordinatzaile karguduna :
Thomas Da Silva Antunes
ZKN-ak Frantzian
Rhin-eko Opera Nazionalaren Baleta Bruno Bouché
Malandain Ballet Biarritz Thierry Malandain
Caen-eko ZKN / Normandia Behera Alban Richard
Rennes eta Bretainiako ZKN Collectif Faire (Bouside Aït-Atmane, Iffra Dia, Johanna Faye, Linda Hayford, Saïdo Lehlouh, eta Ousmane Sy)
Tours-eko ZKN Thomas Lebrun
Orleans-eko ZKN Maud Le Pladec
Belforteko Franche-Comte ZKN Héla Fattoumi – Eric Lamoureux
Havre-eko ZKN Fouad Boussouf
Creteil-eko ZKN Mourad Merzouki
Montpellier-ko ZKN Christian Rizzo
Lorraineko Baleta Peter Jacobsson
Iparreko Baleta Sylvain Groud
Nantes-eko ZKN Ambra Senatore
Angers-ko Dantza Garaikidearen Zentro Nazionala Noé Soulier
La Rochelle-ko ZKN / Accrorap konpainia Kader Attou
Preljocaj Baleta Angelin Preljocaj
Marseille Baleta Nazionala La Horde
Grenobleko ZKN Yoann Bourgeois eta Rachid Ouramdan
Rillieux-le-Pape-eko ZKN Yuval Pick