Maitaldia festibala

  /    /  Maitaldia festibala

Egitasmo artistikoa

Maitaldia festibala 1990ean sortu zuen Biarritz Culture-k. Thierry Malandain zuzendari artistikoarekin Miarritze 10 egunez dantzaren erritmoan bizi da. Inertnazionalari eta tokiko sormenari begira, baletak eta dantzaren izen handiak errezebituko ditu. Ongi etorria emana zaie dantza zeharkatzen duten korronte guztieri, antzokietan edo kanpoko eszenetan hartutako estilo eta estetiken ordezkarieri. Festibalak dantza guztien eta publikoaren arteko topaketa oparoa lehenesten du. Sarrerak ahalik eta gehien erraztearren, festibala bitartekaritza ekimena da, publiko zabalarentzat egina.

Festibalak bere eklektizismoa Euskal Herri osoko eszenetara eremaiten du. Lurraldeko kultur egiturekin lotutako elkarteei esker.  Akitania Berriko kultura aktoreen hitzordua izaten segitzen du profesionalen egunaren antolaketarekin.

Transizio ekologiko batean engaiatua, festibalak bere karbono aztarnaren murrizketa du helburu eta ikusleak eta profesionalak erronka horiei buruz sentsibilizatzea du ardatz.

Estetika eta aniztasun guzieri irekia da, naioarteko, Espainiako eta akitania Berriko konpainien errepertorioa eta lanak sortuz, baita Ipar eta Hego Euskal Herrikoak ere.

Sorkuntzari lehentasuna ematea, beste antzoki eta festibala batzuekin loturak sortuz, baliabideak eta sinergiak elkarri lotzeko asmoz.

Errepertorioko eta forma handiko obren presentzia erregularra, batezz ere Balleta batzueri egindako gonbidapen erregukarren bidez.

“Aurkikuntzen” erakuslehioa, festibalari esker Frantzian lehen aldiz programatutako artista eta konpainiak, talentu berriak barne.

Adibidez: Baleteko koreografo gazteen lehiaketarenn finala, Malandain Ballet Biarritzek sortu etz antolatua / Dantzako hogei bat aktorek antolatutako “Podio” lehiaketaren irabazleen harrera.

Euskal kultura balorizatzea, publikoari eta profesionalei emandako hitzordua eskainiz.

Adizerazpen koreografiko “engaiatu” baten gunea, ingurumena zaintzeko eta bizitzarekin baita sentipenarekin ere harremanak sendotu nahi dituenak.

Dantza hiri osoan, lorategi eta perkeetan, itsas bazterrean zehar, zinema eta antzokietan…ikuskizunekin, errepikapen publikoekin, topaketekin.

2023ko Maitaldiaren bilana

2023ko edizioaren zenbakiak

Festival de danse le Temps d'Aimer

Kontaktuak

Katarine ARRIZABALAGA
Produkzio administratzaile

k.arrizabalaga@malandainballet.com

 

Georges TRAN DU PHUOC
Idazkari orokorra

g.tran@malandainballet.com