Lurraldeko Polo Koreografikoa

  /    /  Lurraldeko Polo Koreografikoa

Kontextua

1998an Miarritzen ezarri zenetik, Malandain Ballet Biarritz zentro koreografiko Nazionalak beti izan du Hego Euskal Herriarekin eta zehazkiago, Donostia Gipuzkoako hiriburuarekin loturak ezartzeko asmoa. 2000.urtean Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Europaren laguntza jaso zuen – Interreg III A Europako funtsa, mugaz gaindiko jarduerak hasteko.

2002an, mugaz gaindiko asmo horri esker sortu ziren Dantzaz Elkartea eta Donostian ezarritako Koreografia sentsibilizaziorako zentroa. Gipuzkoako Foru  Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritza Autonomoaren laguntzarekin, proiektuak bultzada berri bat izan zuen 2005ean Biarritz Junior Baleta sortu zenean, eta 2008aren amaieran autonomo bihurtu zen, Dantzaz Konpainia izenarekin.

Mugaz Gaindiko Koreografia Zentroaren proiektua Victoria Eugenia antzokia berriz ireki zenean hasi zen 2007an. Horretarako, Malandain Ballet Biarritzek lankidetza bat sortu du Donostia Hiriarekin eta Victoria Eugenia Antzokiarekin, eta Interreg IV A Europako Funtsen onuradun izan da. Egun horretatik aurrera, Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia Antzokiak publikoarekin batera egin beharreko ekintzak zehaztu dituzte.

2020tik aurrera, ekintzen eragina indartze aldera, Lurraldeko Polo Koreografiko berriak zuzendu eta koordinatuko ditu mugaz gaindiko berezitasunek eta lurralde-lankidetzak eragindako ZKNaren jarduerak, baita Ballet T proiektua ere, Miarritzeko ZKN Victoria Eugenia Antzokiarekin lotzen duen 2015/2020 hitzarmenaren jarraipen gisa.

Helburuak

Kultura koreografikoak sustatzea, ahalik eta gehienen eskura dagoen arte-proiektu komuna gauzatuz;

Mugaz gaindiko lurraldean artisten eta publikoen arteko elkarrizketa sustatzea, sentsibilizazio eta bitartekaritza ekintzen bidez. Jendearentzako ekintzak indartzea izango da hurrengo urteetarako lan-ardatz nagusia;

Donostia eta Miarritze arteko errepertorio berri bat sortzea, Malandain Ballet Birritzen mugaz gaindiko bokazioa bultzatuz eta euskal artistekin batera.

Euskal lurraldearen ikuspena laguntzea Frantzian, Malandain Ballet Biarritzen erradiazioan oinarrituta ;

Ingurumen ardatz berria integratzea, mugaz gaindiko lurraldean ezarritako kultura, ingurumena eta turismo egituren arteko lankidetzari hasiera emanez edo horretan lagunduz.

Ballet T

Ballet T proiektua 2007an Victoria Eugeni antzokia zaharberritu zenean hasi zen. Instalazio eta zerbitzu osoak izan zituen : 900 tokiko ikuskizun gela, 310 m2ko oholtza, 120 tokiko Klub areto modulagarria, 210m2ko dantza-estudioa, erabilera anitzeko gelak…antzoki honetan ureto dantza eta antzerki ikuskizunak, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia eta dFERIA festibalak antolatzen dira.

Malandain Ballet Biarritzek eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak 2020tik 2024ra bitarteko proiektu bateratuari eutsiko diote, lurraldean arte koreografikoaren garapena bultzatzeko.

Victoria Eugenia Antzokia

Donostiako hiriaren bihotzean kokatzen da. Hiriko eraikin enblematikoenetako bat da. 1912an inaugurate zutenetik, historiaz josita, hiriko gertakari nagusien lekuko izan da.

Anbizio handiko zaharberritzeak, 2007an osatuak, eszenatoki berritzaile bihurtu zuen, ekipo eta zerbitzu modernoenez hornitua, bere xarma eta jatorrizko ezaugarriak gordez:

  • Areto nagusia, 900 tokiko neurgailua duena eta 310m2ko oholtza
  • Klub areto modularra, 120 tokikoa
  • 300 pertsona biltzen ahal dituen bilgunea, koktelak antzolatzeko egina
  • 50 tokiko areto txinatarra
  • 210m2ko dantza-estudioa
  • Prentsa gela bat
  • Erabilera anitzeko gelak

Urtero Donostiako ekitaldi garrantzitsuak errezebitzen ditu, hala nola Musika Hamabostaldia, Jazzaldia edo Antzerki eta Dantza feriak: Dferia.

Bere programazioa anitza da eta kalitate artistikoa handia proposatzen die ikusleei, salbuespenik gabe.

En savoir plus sur le Teatro Victoria Eugenia de Donostia / San Sebastián

Mugaz gaindiko balet bat nazioarteko erradiaziora hedatu eta koproduzitu

2020tik 2024ra, Malandain Ballet Biarritzen hurrengo sorkuntzak Victoria Eugenia Antzokiak koproduzituko ditu, Donostia eta Miarritzeko hirien laguntzarekin.

Donostia hiriaren xedea ikuskizunen zabalkunde internazionala bermatzea da. Etorkizuneko birek “made in Euskal Herria” ikuskizunak dituen ezarpen-lurraldearen irudia baloratuko dute.

Mugaz gaindiko koprodukzioaren esparruan, Malandain Ballet Biarritzen sorkuntza berri guztiak mugaren bi aldeetan zabaltzen jarraituko dira. Horretarako, sentsibilizazio programa bat egingo da bi hirietako antzokietan.

Les Estivales : mugaz gaindiko ekimena Miarritzen eta Donostian

Eremu turistiko batean kokatzea jende kopuru handiago baten gana iristeko aukera da : Miarritzeko biztanleria 25 000 biztanletik 125 000 biztanlera pasatu zen uztailean eta abuztuan, eta Donostian 186 000 biztanletik 373 000 biztanlera. Beraz abuztuan, denboraldia bururatzeko, Baletak Les Estivales proposatzen ditu:

  • Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta Miarritzeko gare du Midin errepertorioko bost edo sei emanaldi ;
  • Miarritzeko Nazioarteko Dantza akademiaren antolaketa, 5 egunez 350 ikasle inguru biltzen dituenak;
  • Dantza eskolakoek Gure du Midin egindako lanaren erakustaldia;
  • Dantza ikusgarrien argazki erakusketak;

Euskal artisten sustengatzea

Victor Hugok Euskal Herria dantzatzen duen herri gisa deskribatzen zuen. Euskaldunek dantzarentzat duten atxikimenduak dantza tradizionalaren kontserbaketa baita berritzea ere ahalbidetu du. Lurraldean dauden talde amaturrek eta konpainia profesionalek errepertorio hori osatzen dute. Talde horiekin batera, euskal dantza tradizionaletik abiatuta euskal dantzaren urratsak beste hizkuntza koreografoekin konbinatzen dituzten konpainiak sortzen dira.

Euskal dantza, aglomerazioaren nortasunaren zati dela eta lurraldearen elkartasun bektorea izan daitekeela kontuan hartuz, heldu diren urteetan euskal artistekin ditugun engaiamenduak zabaldu nahi ditugu.

Epe luzeko sustenguak

Finantza laguntza baten bidez, artista horien ekoizpena lagundu nahiko ginuke: materialaren maileguan, dantza-ikasketetan, logistikan eta komunikazio mailan. Besteak beste, Miarritzeko dantza denboraldiarekin, “studio harrera” tresnarekin, begirada gurutzatuak proiektuarekin, Akitania Berriko hedapen lekuekin elkarteekin sinergiak sortzea.

Laguntza hau batez ere Iparraldean eta Gipuzkoan kokatuta dauden euskal artistei ematen zaie, estetika tradizional edo garaikide baten eramaileak izan. Aipa daitezke: Mizel Theret, Joan Maya/Kukai, Lasala eta Maritzuli. Errenterian kokatua den Dantzaz konpainiaren koreografoak hartuko ditu egoitzarako, Miarritzeko ZKNarekin lankidetzan.

Espace Basque Miarritzen

Espace Basque

Dantza estudio bat, aldagelak, bulego bat eta joste-lantegi batez osatua da. Helburuak ondokoak ditu:

  • Euskal dantzaren aberastasuna eta bizitasuna erakustea.;
  • Iparraldeko (Ipar Euskal Herria) eta Hegoaldeko (Hego euskal Herria) dantza talde/konpainien arteko topaketak bultzatzea, baita barnekaldeko eta kostalde artekoak.
  • Mediazio kulturalak antolatu, biharko publikoa formatu: topaketak, proiekzioak eta praktika-tailerrak…;
  • Dantza ikastaro erregularrak eskaintzea, maila guziak hunkituz.

Euskal dantza tradizionaleko aktoreek konapainia amatur anitz inplikatzen dituztela kontuan hartzen da. Baletak euskal gazteak lagunduko ditu beren kultur ondarearen zati handi bat bereganatzeko eta Baletaren jarduera guziak ezagutarazteko.

Publikoaren zabalera eta zirkulazioa

Euskal sortzaileen eta publikoaren arteko hurbiltasunari eustea ezinbestekoa da dantzarekiko harremana hain garratzitsua den lurralde honetan, talentu berriak sortzeko.

Begirada gurutzatuak

2012an kaleratu zen Begirada gurutzatuak, Euskal Herrian indarra hartzen ari diren konpainiek sortutako lanak trukatzeko eta zabaltzeko programa bat da. Muga horren inguruan bitartekaritza programa garratzitsu bat eraikitzen da (errepika publikoak, tailerrak, publikoarekin topaketak eta eztabaidak antolatuz).

Euskal sorkuntza garaikidea laguntzea da helburua, artisten lana Miarritzen, Errenterian eta Bilbon aurkezteko aukera emanez.

Bzgirada Gurutzatuak Bilboko Fundicion, Errenteria hiria-Niessen dantzagunea-Gipuzkoa, Vila Nova de Gaia konpainia (Portugale) eta Malandain Ballet Miarritzeko ikerketa koreografikoko laborategiarekin lankidetzan oinarritzen jarraituko du. Tolosako (Frantzia) INSA (musika eta dantza ibilbidea duen ingeniri eskola) ere proiektuaren barne da. Ekitaldiak Euskal Kultur Erakundearen sustengua du.

Euskal Hitzorduak

Euskal hitzorduak ekitaldiak, tokiko artisten eta genero artistikoen arteko gurutzaketak nabarmentzen ditu. Helburuak:

  • Euskal sorkuntza koreografikoak lagundu eta balorizatzea
  • Euskal dantzaren erakuslehio izatea, Iparraldeko eta Hegoaldeko talde/konpainientzat, kotaldean edo barnekaldean kokatzen direnak. Haien arteko topaketak sustatzea, bai idazketa tradizionala garatzen badute, bai garakideago bat.
  • Publikoa euskal sorkuntzari sentsibilizatu

Miarritzeko Casino antzokian bizpahiru ikuskizun eskainiko zaizkie ikusleei, sortzaileen eta dantzarien arteko tokapetak baloratzeko.

Kontaktua

Carine Aguirregomezcorta, proiektu eremaile
c.aguirregomezcorta@malandainballet.com