Gaurko Baleta bat
Laurogei lan baino gehiago egin ditu Thierry Malandainek dantzaren inguruan. Hemen estetika mota baten erreferentzia gisa egiten den “Balet” kontzeptuarekin hertsiki lotuta, gorputza dantzan, sentsualitatea eta gizateria ospatzeari ematen dio lehentasuna.
Gizakia eta dantza Malandain Ballet Biarritzen bihotzean eta gorputzean daude.
Dantza klasikoaren gramatika menperatzen duten interpretez osatutako talde baten buruan, Thierry Malandainen ikuspegia giza balio sakonetan oinarritzen da. Zentzuaren eta estetikaren bila ibiltzeak, estilo denboraz kanpoko estiloa ematen dio, aldi berean gihartsua, kementsua eta soila, dantzaren sustraietan eta arte horren ikuspegi dinamikoan aberastasuna ateratzen duena.
« Nire kultura, nire genetika dantza klasikoarena da, konplexurik gabea, hari lotuta jarraitzen dut. Izan ere, bere kode artistiko eta sozial batzuk beste garai batekoak direla onartzen dut, hala nola zelula bizi guztietan dagoen DNA, belaunaldiz belaunaldi transmititua. Erakunde gisa balio didan konpainiaren funtzionamendurako eta garapenerako beharrezko informazioa du. DNAren informazioa denborarekin alda daiteke. »
Horrek espezieen aniztasunera, garapenera eramaten du. Horregatik, nire dantza aldakuntzen euskarria da. Batzuentzat klasikoa, garaikidea besteentzat, herentziaz neoklasikoa, gustatzen zaidan dantzaren bila nabil. Dantza horrek, plazerraren arrastoa utzi ez ezik, sakratuaren esentziarekin itzuliko litzateke, izatearen zailtasunaren erantzun gisa. »
Thierry Malandain, larriak eta desegokiak izan daitezkeen bere sorkuntzekin, idazkera bat garatzen saiatzen da, klasikoaren eta garaikidearen, historiaren eta gaurko munduaren arteko harmonia bilatzeko. Beraz, Romeo eta Julieta, Errauskine, Casse Noisette edo Fauna baten arratsaldea bezalako jatorrizko irudipenen artean, sorkuntza puroak tartekatzen ditu, Magifikoa, Une Dernière chanson, Estro edo Lucifer bezala, Guillaume Connesson konpositorearen partizio berri batean.
Thierry Malandain ere artista irekia da bere garaikideentzat. Hala erakusten dute estetika-eramaile ugariek, Zentro Koreografiko Nazionalak lagunduta, Studio Harreraren esparruan, edo Le Temps d’Aimer jaialdiaren kartelean, zuzendaritza artistikoa Biarritzen ziurtatzen baitu.
Egitasmo artistikoa 2020-24
Duela zenbait urtetik, Malandain Ballet Biarritz, Pirinio Atlantikoetako Akitania Berriko Zentro Koreografiko Nazionala, etengabe garatzen ari da eta kontrolpean. Sortu zenetik, CCN honen DNA “balet egile” izatea da. Thierry Malandainen lanak eta errepertorioa agurtu eta eskatzen jarraitzen dute Frantzian eta nazioartean, eta, ondorioz, bitartekaritza-lan handia egiten da publikoekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu bazkide guztiei beren leialtasunagatik, konfiantzagatik eta laguntzagatik. Dinamika hori luzatzeko, 2020tik 2024ra bitarteko proiektu artistikoa zeharkako hiru konpromisoren inguruan eraikitzen da.
Lehenengo konpromisoa artistikoa da. Biarritzeko ZKN-ak estetika neoklasikoaren eramaile izaten jarraituko du, Thierry Malandainen balet berriak sortuz eta bere errepertorioko lanak eskualdean, Frantzian eta nazioartean zabalduz, urtean batez beste 95 antzezpen eginez.
Era berean, lehentasuna emanen zaie arte-aniztasunari, sorrerari eta erremintaren banaketari, hauen bidez:
– Martin Harriague artista asoziatuari eskainitako laguntza-ibilbidea,
– hamar bat konpainia sustengatuak estudio harreran urte batean,
– Biarritzeko Dantza urtaroaren programazio eklektikoa,
– Ikerketa Koreografikoko Laborategiaren, Mugimenduaren Unibertsitatearen eta Dantzatzen duen dantza sarearen proiektuek zehaztutako esperimentazioa.
Bigarren konpromisoa kulturala eta lurraldekoa da; izan ere, inoiz baino gehiago, Kulturara iristeko demokratizazioaren zergadun aktibo izaten jarraitu nahi dugu, baina baita Frantziako edozein lekutan eska diezaguketen aktoreen zerbitzura ere. Horretarako, sentsibilizazioko eta bitartekaritzako esku-hartzeen aukera zabala eskaintzen dugu: tailer puntualetik hasi eta aste batzuetako ibilbide kulturaleraino. Gure lurralde-inplikazioak garapen berria izango du Mugaz Gaindiko Polo Koreografikoaren plantan jartzeari esker, Euskal Hirigune Elkargoko lurraldeen jarduerak koordinatuz, Gipuzkoa, euskadi eta Nafarroarekin lotura atxikiz. Gizartearen bilakaerarekin harremanetan jarraituko dugu, batez ere publikoarekiko harremanen arloan tresna digitalak erabiliz eta gure Artea eta Ingurumena programa garatuz.
Hirugarren konpromisoa lanbidean oinarritzen da. Talde gogoetetan parte hartzen jarraituko dugu, bereziki, EZKN-aren bidez “gaurko baleta” zer den, Frantziako eta Europako balletekin egiten diren topaketak eta Hego-mendebaldeko Lankidetza Koreografikoko Poloa. Azken horrek Balleteko Koreografo Gazteen Lehiaketaren edizioak antolatuko ditu partaide berriekin, haien bizitasunaren eta zilegitasunaren adierazgarri. Lankide artistiko iraunkorrak dituen ZKN gisa, etengabe saiatzen gira dantza lanbideetan aritzeko baldintzak hobetzen, besteak beste, dantzarien mediku-segimendu programa hobetuz eta Nazioarteko Dantza eta Osasuna Foroa antolatuz Dantza Zentro Nazionaralarekin lankidetzan.