Publikoaren topaketara joatea konpainiaren DNAren parte da. 1986tik konpainia eskoletako aterpeetara dantzatzera joaten da. Gaur egun, sentsibilizazioa, bitartekaritza eta Hezkuntza Artistiko eta Kulturala (EAC) Malandain Ballet Biarritzen lehentasunetan daude, dantzaren iniziazioaren politika aktiboa eta borondatzekoa defenditzen du.
Ardatz nagusiak
Miarritzeko ZKN-ak sasoi bakoitzean 300 esku-hartze inguru diseinatu eta ezartzen ditu, ardatz nagusi hauetako bati jarraituz:
Gaur egun balet bat zer den azaltzea, neoklasikoaren estetika, dantzarien lanbidea, eszena gibeleko lana erakutsiz;
Baleta ezagutarazi: publiko zabal bati, bereziki gazteei, aukera ematea artisten topaketara joateko, errepikapen klase edo eskola-irudikapenaren bidez;
Dantzaren praktika: edozein mailetako eta adineko dantzariei dantza eskolak edo iniziazioak proposatzea;
Beste estetika batzuen elkargunera joan gaur egungo dantza garaikidearen inguruko “Begirada gurutzatuak” eta Euskal dantzari doakionez “Euskal hitzorduak” ekitaldien esparruan antolatutako ibilaldien bidez, edo “estudio harrera” egoitzan diren konpainien errepikapren publikoen bidez.
Hunkitu nahi den publikoa
- Publiko gaztea, eskoletako haurrak, kolegio eta lizeoko ikasleak (publiko eta pribatu);
- Amatur dantzariak
- Erakasle taldeak
- Profesionalak
- Familiak, belaunaldien arteko harremanari lehentasuna emanez ;
- Zailtasunetan dauden publiko-kategoria jakin batzuk
Ibilbide horietako asko hezkuntza-egiturekin ere egiten dira: kontserbatorioak, dantza eskolak, formakuntza zentroak…
Esku-hartze gehienak Euskal elkargoan, Pirinio Atlantikoetako departamenduan, mugaz gaindiko lurraldean, Akitania berriko eskualdean, baita biretan ere egiten dira.
Baliabideak
Baleta ezagutarazi
Hainbat modulu eskaintzen ditugu, gure gaurko Baleta ezagutaraztea, baita artisten eta publikoaren arteko trukaketak sustatzea ere.
- Emanaldi eskolarrak
- Errepika publikoak
- Publikoari idekiak diren klaseak
- Ibilbide kulturalak
- Bideo dokumentalak
- Erakusketak
Dantzaren praktika
Dantzaren praktika bultzatzeko, hainbat mailatako moduluak proposatuko dira. Kasu batzuetan, parte hartzaileak gure dantzariekin praktikatzeko aukera izango dute.
- Dantzaldi parte hartzaileak
- Mégabarre
- Eskolak/atelierrak
- « Voulez-vous dansez avec nous ? » tailerrak
- Malandain errepertorioko transmisio klaseak
Emaleta pedagogkoa:
“Malandain Ballet Biarritzen hegalen bihotzean ”
Bitartekaritza numerikoaren tresna
Malandain Ballet Biarritzek e-maleta pedagogiko bat sortu du : Miarritzeko Gare du Midi antzokiaren bisita birtuala proposatzen duena. Bisita horri esker, eduki pedagogikoak hainbat modutan ikus daitezke (fitxak, bideoak, infografiak…).
Tresna berri honi esker, modu ludikoan azter daitezke dantza konpainia baten alderdiak. Gare du Midiko antzokiko gela bakoitzak alderdi bat ulertzeko aukera ematen du: baleta baten sorkuntzaren etapak, Thierry Malandainen estetika, lanbide desberdinak, antolaketa administratiboa, etb.
Neo Digitalek egina eta Kultura Ministerioa / DRAC Nouvelle-Aquitaine eta Asanblada Nazionalaren laguntzarekin e-maleta pedagogiko hau irakasleen eskura jartzen da. Eskola, ikastetxe eta kontserbatorioetan eta Balletarekin topaketa bat prestatzeko edo/ta sakontzeko aukera ematen du. Ondorioz, Malandain Ballet Biarritzek egindako bitartekaritza-proiektu bakoitzaren hasieran aurkezten da eta edonorentzat egokia da.
Helbide honetara sar daiteke maletan:
Bitartekaritza biretan
Frantzian eta atzerrian egoten diren biretan, ekintza osagarriak egiten dira harrera-lekuek eskatuta : konpainiaren errepertorioari buruzko tailerrak, klase publikoak, klase magistralak, konpainiako dantzariek animatutako dantza parte-hartzailea, dokumentalen proiekzioak, Thierry Malandainek emandako hitzaldiak, etb.
Piezen emanaldi batzu antolatuak dira publiko batzueri zuzenduz : emanaldi « eskolarrak » eta « publiko gazteak ». Horien iraupena egokitu egiten da eta lana aurkeztu eta topaketak antolatzen dira « oholtza bazterrean ».
Bitartekaritza lurraldean
Lurralde Polo Koreografikoaren hedapenari esker, maila guztietako dantzari afizionatuei eta, bereziki, Pirinio Atlantikoetako departamenduko ikastetxeetako ikasleei eskaintzen zaizkien sentsibilizazio-ekintzak koordinatu eta indartu daitezke.
Bere lurraldeko hizkuntza aberastasuna kontuan hartuta, Malandain Ballet Biarritz publiko guzieri eskaera bat egiten dio : dantzari amaturrak, biztanle frankofonoak, euskaltzaleak, hispanofonoak…Topaketa hori egin ahal izaiteko ZKNak bi jarduera programa proposatzen ditu : « ezagutu » eta « praktikatu », bi programek ibilbide kultural bat osatzen ahal dute.
Arte Dantza saileko irakaskuntza Miarritzeko Malraux Lizeoan
2005etik, Miarritzeko ZKNak « arte dantza » saileko irakaskuntzan, 50 ikasleen kultura koreografikoa garatzen lagundu du. Astean zenbait ordu irakatsita, irakaskuntza hau aberasten segituko dugu ondoko ekintzekin :
- Lizeoko ikasleen eta profesionalen arteko lotura : dantzariak eta koreografoak, estetika desberdinen ordezkariak ;
- ZKN-ko artista koreografiko batek animatutako eta koordinatutako tailerrak;
- Gare du Midi estudioak eskura jartzea ;
- Tarifa murriztuak Maitaldia festibaleko emanaldietara joateko ;
- Doako sarrera klaseetan eta tailerretan ;
- Ikasleek ikuskizun-baldintza errealetan koreografo batekin egindako lanaren erakustaldi publikoa.
Carole Philippek dantza sailaren irakaskuntza kudeatzen du 2019ko irailetik. Ikasleak segitzen ditu eta programa pedagogikoa koordinatzen du.
Dantzariaren Trebakuntza Erregularra
Euskal Herriko Maurice Ravel kontserbatorioak, Malandain Ballet Biarritz ZKNek eta Dantza Osasuna Institutuak kaleratu zuten 2021ean. Dantzariaren Trebakuntza Erregularraren saioak Biarritzeko kontserbatorioan proposatuak dira astero:
- Beste profesional batzuekin trebatu nahi duten lurraldeko konpainietako dantzariak;
- Lana bilatzen duten dantzari intermitanteak;
- Lanbide aurreko zikloaren amaieran kontratu baten bila diren dantzari gazteak;
- Trebatu nahi duten lurraldeko dantza irakasleentzat, baita beste metodo pedagogiko batzueri interesatzen direnak ere
Asteko kurtsoak
Dantza klasiko klasea: asteartean 10ak15 – 11ak45
Dantza gairaikide klasea: ostegunetan 10ak15 – 11ak45
Tailer koreografikoak
Astearte eta ostegunetan banatzen dira, 11ak45etik 1ak arte, tailer horiek beste estetiko batzuk ezagutzeko aukera ematen dute: urrats bat, sorkuntza prozesu bat, artista baten unibertsoa.
Dantza Osasuna Institutuak proposatutako prebentzio lantegiak
Saio horiek osasunari, muskuluen garapenari eta bihotz-hodiei buruzko aholkuak. Berrikuntza bat: dantzariak fisioterapeuta espezilizatu batekin, bizitzako triptiko tekniko, fisiko eta higieniko horretan aurrera egin ahal izango du.
Izen emaitea: https://bit.ly/entrainementdanseur
Xehetasunak: entrainementdanseur@malandainballet.com
Miarritzeko Nazioarteko Dantza Akademia
Urtero, abuztuan akademiak 350 ikasle baino gehiago hartzen ditu: zenbait herrialdetako (Japonia, Errusia, Espainia, Belgika, Italia,…), Pariseko Opera Nazionaleko edo Milango Scalako eskoletako aurreprofesionalak, dantzaz pasionatuta dauden edozein mailetakoak, dantza klasiko kurtsoak segitzen dituztenak, workshopetan, Thierry Malandain, Angelin Preljocaj, Nacho Duato tailerretan parte hartzen duen jendeak…
Irakasle anitzek dantza klasikoaren irakaskuntza ekarri dute, korronte nagusiak adieraziak dira: eskola frantsesa, errusiako eskola, Kubako eskola… Ospe handia duten eskoletatik edo institutuetatik etorriak. Fama ona du Frantzian eta Europan zehar, berantago dantzari ospetsuak bilakatu diren ikasleak errezibitu zituelako : Marie-Agnès Gillot, Dorothée Gilbert, Aurélie Dupont, Jérémie Bélingard, Emilie Cosette, Benjamin Pech, Ander Zabela-Gomezâ edo Paul Marque (Varnako Lehiaketaren lehen prezioa) baita ere Malandain Ballet Biarritzeko Dantzariak… Horrez geroz, Akademiak talentu gazteak aurkitzea baimentzen du eta Europako dantza maila aurres-ikusteko ahalbidetzen du.
Carole Philipp, gure konpainiako dantzari ohia, Miarritzeko ZKNak kontratatu zuen koordinazio globala bermatzeko.
Kontaktuak
Laura Delprat
Ekintza kulturalen karguduna
l.delprat@malandainballet.com
Ione Miren Aguirre
Artista koreografikoa, sentsibilizazio erantzule
i.aguirre@malandainballet.com
Carole Philipp
Arte Dantza sailaren, Akademiaren, DTE-ren erantzule
c.philipp@malandainballet.com