Itsaslaminak

  /  Errepertorio  /  Itsaslaminak

01

urria

Première

  • Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián les 6 et 7 avril 2018

Musique

  • Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia & Hermann Raupach

Chorégraphie

  • Martin Harriague

Assistant chorégraphique

  • Shani Cohen

Costumes

  • Mieke Kockelkorn

Conception lumières

  • Martin Harriague et Christian Grossard

Réalisation costumes

  • Véronique Murat, Nelly Geyres, Charlotte Margnoux

Coproducteurs

  • Festival Cadences – Théâtre Olympia, scène conventionnée d’Arcachon, Donostia Kultura - Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián – Ballet T, CCN – Malandain Ballet Biarritz

Ballet

  • pour 21 danseurs

Durée

  • 40 minutes

Dossier de présentation

Asmo oharra

«Itsasotik gertu pasa nuen haurtzaroa, bere izaera etengabe aztertuz baina barruko misterioak ikasi ezinik. Dena emango nukeen, dena konprometituko nukeen, itsaso sakoneko ateak nire aurrean ireki zitezen. Ezaguna bezain misteriotsua zaigun itsaso horretan, sirenek eta gizakiek beren patua bizitzen dute». Martin Harriague Kondairazko sirenen ezaugarri aldakorrez baliatuz, Martin Harriaguek mitoak uztartu eta desitxuratu ditu, berarentzat kuttuna den horretaz hitz egiteko. Itsasoa hasteko: liluragarria, mehatxari bezain mehatxatua, zeinarekin intimitate estua duen txiki-txikitatik. Umore eta larritasunaren artean kolokan, Harriagueren odisea koreografikoak gizakia «aurrerapenaren» sirenen mende, berarentzat menderaezina den abentura batean murgilduta erakusten du. Gizakiaren ikuspuntutik, hondoratzea gertu dago, La Foliako dantza eroa besarkatu duten Ulises eta bere itsas-gizonak mehatxatuta dituen itsaso zakarrean bezalaxe. Ekaitzaren bortitzak bi munduen arteko espazio hori azaleratuko du, Sirènes sirena distiratsu eta apetatsuen, zintzo edo krudelen anbiguotasunean sostengatzen den espazioa alegia. «Sirenen mundua ilun ikusten dut, liluragarria, beldurgarria zenbaitetan, Australian eta Indonesian sarritan ikusi ditudan itsas hondo horiek eta argi- ilunetan dantzan dauden beren hidrak bezalaxe», dio koreografoak. Tentazio ilun horietatik, baina, amestutako izakia sortuko da egunen batean, Gizona Printze egingo duena. Bere ahots gardena eta hegalak galdu dituen izakia, «bere gauzarik ederrena” kendu nahi dion belagile baten ondorioz... Baina zer axola dio? Sirena hauskorrak, beti ere maitale eta musa, bere arima azalarazteko eta bere zoriona ospatzeko era berriak ikasiko ditu. Lurtarron sormena amaigabea izango da...»

Prentsa

Martin Harriague […] incontestablement un talent à suivre.
Danse avec la plume, Amélie Bertrand19 avril 2018

Hurrengo datak

Aucun événement à venir.

Deskubritu