Sinfonia

  /  Errepertorio  /  Sinfonia

01

iraila

Première

  • les 9 et 10 avril 2021 au Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián

Musique

  • Luciano Berio

Chorégraphie

  • Thierry Malandain

Costumes

  • Jorge Gallardo

Lumières

  • François Menou

Réalisation costumes

  • Véronique Murat

Coproducteurs

  • Donostia Kultura, Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián, Ballet T, CCN Malandain Ballet Biarritz

Ballet

  • pour 20 danseurs

Durée

  • 28 minutes

Dossier de présentation

Asmo oharra

Claude Lévi-Straussen le Cru et le cuit (Gordina eta egosia) liburuko zatiak eta Samuel Becketten L’innommable (Izengabea) eleberriko aterakinak nahasturik, Luciano Berioren zortzi ahots eta orkestrarako Sinfonia sortu zen New Yorken 1968-69an. Urte arras zurrunbilotsuak Estatu Batuetan eta Frantzian, non «bortxarik gabe bizi eta oztoporik gabe gozatu» eslogan bilakatu baitzen.Baina, aldi berean, baziren Hong Kongeko gripea deituaren urteak ere, zeinak munduan milioi bat hildako eragin zituen. Planeta gripeak jota zegoen, baina jira-biraka jarraitu zuen, nagikeriaz ez hiltzeko. Mugarri horiek ezarri eta behin, lurraren eta zeruen jatorrizko segurtasunik ezaren azpian, bazen behin Covid-19 izeneko birus bat, erresuma handi bat eta meneko asko zituena.Izuaren errege gisan koroaturik eta bere ospea zainduz, errusiar erruletan jolasten zen giza bizitzekin, eta itzal itogarri bat gainean eraitsiz iluntzen zituen balio gorenak: askatasunak, gizarte-bizitza, ongizatea, kultura, maitasuna. Munduaren hobe beharrez, hartu-eman oro bihurtu zen susmagarri, zabar, arriskutsu, salatzeko, zigortu, inkongruente. Izua hedatuz eta kontrako ahotsak arbuiatuz, Covid-19a alimaleko katramila bilakatu zen. Oro har, atso-ipuinek, edota istorio gaiztoek ere, badute nolabaiteko xarmadura txepel inozoentzat: zeruko opari bat edo lurpeko altxorren bat. Laburbildurik aipatzen dugun horrek, denek xehetasunik ñimiñoenetan ere ezagutzen dutenean, ez du salbuespenik: batzuen zorigaitzak besteren zoriona eragiten duela, inoiz baino gehiago, bekadunek eta Urrezko zekorraren adoratzaileek aurrea hartzen dute. Vaccina maitagarriari zegokionez, Sinfoniaren ernaldian oraindik ez zeraman kopetan bere talismana, eta edozein mirari egin zezakeela ere, osasun-protokolo zorrotz baten pean, interakzio sozialak murriztu egin behar izan zituen. Hitz bitan, lan egiteko giltzapetu eta inori sartzen utzi ez. Ondorioz, ez zen argi izpirik izan balleta argiztatzeko. Gauzak horrela, hilabete luzeak emanaldirik izan gabe, konfinaturik ere, lan egitea kontsolamendua izan zen: «nagikeriak, asperdurarekin batera, arima eta gorputza hiltzen ditu» dio J. M. Gerbaud medikuntzan eta farmazeutikan doktoreak, 1845ean Bordeleko Medikuntza Elkartearen koroa jaso zuenak sistema zelularrak presoen osasunean eta moralean duen eraginari buruzko tratatuagatik. Eta hau ere bazuen idazteko: «Sistema honen zale fanatikoek diote konfinamendu bakartia dela zigor guztien artean eraginkorrena, berarekin dakartzan gabeziengatik. [...] Baina, luzarora frogatua dugu, etengabeko isolamendua, egoera anormala da, giza izaeraren zintzotasunezko sentimendu jasoak eta ezaugarri guztiak apurka-apurka ebasten dituena». 2020ko bigarren konfinamenduaren ilunpean eta ziurgabetasunean oinarritua, Sinfonia unean uneko antzezlan gisa ikus daiteke.60ko hamarkadako monumentutzat hartua den Luciano Berioren partitura baten gainean egina, batez ere oztopoa, hesia, muga ditu xede, baina ongi ulerturik, eta, formula finkatuaren arabera, gertaera errealekiko edozein antzekotasun kointzidentzia hutsa baino ezin da izan. Thierry Malandain, 2021eko urtarrila

Hurrengo datak

Aucun événement à venir.

Deskubritu