Première
-
Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián les 6 et 7 avril 2018
Musique
-
Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia & Hermann Raupach
Chorégraphie
-
Martin Harriague
Assistant chorégraphique
-
Shani Cohen
Costumes
-
Mieke Kockelkorn
Conception lumières
-
Martin Harriague et Christian Grossard
Réalisation costumes
-
Véronique Murat, Nelly Geyres, Charlotte Margnoux
Coproducteurs
-
Festival Cadences – Théâtre Olympia, scène conventionnée d’Arcachon, Donostia Kultura - Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián – Ballet T, CCN – Malandain Ballet Biarritz
Ballet
-
pour 21 danseurs
Durée
-
40 minutes
Dossier de présentation
Asmo oharra
«Itsasotik gertu pasa nuen haurtzaroa, bere izaera etengabe aztertuz baina barruko misterioak ikasi ezinik. Dena emango nukeen, dena konprometituko nukeen, itsaso sakoneko ateak nire aurrean ireki zitezen. Ezaguna bezain misteriotsua zaigun itsaso horretan, sirenek eta gizakiek beren patua bizitzen dute». Martin Harriague
Kondairazko sirenen ezaugarri aldakorrez baliatuz, Martin Harriaguek mitoak uztartu eta desitxuratu ditu, berarentzat kuttuna den horretaz hitz egiteko. Itsasoa hasteko: liluragarria, mehatxari bezain mehatxatua, zeinarekin intimitate estua duen txiki-txikitatik. Umore eta larritasunaren artean kolokan, Harriagueren odisea koreografikoak gizakia «aurrerapenaren» sirenen mende, berarentzat menderaezina den abentura batean murgilduta erakusten du. Gizakiaren ikuspuntutik, hondoratzea gertu dago, La Foliako dantza eroa besarkatu duten Ulises eta bere itsas-gizonak mehatxatuta dituen itsaso zakarrean bezalaxe. Ekaitzaren bortitzak bi munduen arteko espazio hori azaleratuko du, Sirènes sirena distiratsu eta apetatsuen, zintzo edo krudelen anbiguotasunean sostengatzen den espazioa alegia.
«Sirenen mundua ilun ikusten dut, liluragarria, beldurgarria zenbaitetan, Australian eta Indonesian sarritan ikusi ditudan itsas hondo horiek eta argi- ilunetan dantzan dauden beren hidrak bezalaxe», dio koreografoak.
Tentazio ilun horietatik, baina, amestutako izakia sortuko da egunen batean, Gizona Printze egingo duena. Bere ahots gardena eta hegalak galdu dituen izakia, «bere gauzarik ederrena” kendu nahi dion belagile baten ondorioz... Baina zer axola dio? Sirena hauskorrak, beti ere maitale eta musa, bere arima azalarazteko eta bere zoriona ospatzeko era berriak ikasiko ditu. Lurtarron sormena amaigabea izango da...»
Prentsa
Martin Harriague […] incontestablement un talent à suivre.Danse avec la plume, Amélie Bertrand • 19 avril 2018