Itsaslaminak

  /    /  Itsaslaminak

Ballet 21 dantzarirentzat
Iraupena 40 minuta

Musika
Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia & Hermann Raupach

Koreografia
Martin Harriague

Assistant chorégraphique
Shani Cohen

Jantziak
Mieke Kockelkorn

Argiak
Martin Harriague et Christian Grossard

Jantzien ekoizpena
Véronique Murat, Nelly Geyres, Charlotte Margnoux

Estreinaldia
Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián les 6 et 7 avril 2018

Koprodukzioa
Festival Cadences – Théâtre Olympia, scène conventionnée d’Arcachon, Donostia Kultura – Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián – Ballet T, CCN – Malandain Ballet Biarritz

Asmo oharra

«Itsasotik gertu pasa nuen haurtzaroa, bere izaera etengabe aztertuz baina barruko misterioak ikasi ezinik. Dena emango nukeen, dena konprometituko nukeen, itsaso sakoneko ateak nire aurrean ireki zitezen. Ezaguna bezain misteriotsua zaigun itsaso horretan, sirenek eta gizakiek beren patua bizitzen dute». Martin Harriague Kondairazko sirenen ezaugarri aldakorrez baliatuz, Martin Harriaguek mitoak uztartu eta desitxuratu ditu, berarentzat kuttuna den horretaz hitz egiteko. Itsasoa hasteko: liluragarria, mehatxari bezain mehatxatua, zeinarekin intimitate estua duen txiki-txikitatik. Umore eta larritasunaren artean kolokan, Harriagueren odisea koreografikoak gizakia «aurrerapenaren» sirenen mende, berarentzat menderaezina den abentura batean murgilduta erakusten du. Gizakiaren ikuspuntutik, hondoratzea gertu dago, La Foliako dantza eroa besarkatu duten Ulises eta bere itsas-gizonak mehatxatuta dituen itsaso zakarrean bezalaxe. Ekaitzaren bortitzak bi munduen arteko espazio hori azaleratuko du, Sirènes sirena distiratsu eta apetatsuen, zintzo edo krudelen anbiguotasunean sostengatzen den espazioa alegia. «Sirenen mundua ilun ikusten dut, liluragarria, beldurgarria zenbaitetan, Australian eta Indonesian sarritan ikusi ditudan itsas hondo horiek eta argi- ilunetan dantzan dauden beren hidrak bezalaxe», dio koreografoak. Tentazio ilun horietatik, baina, amestutako izakia sortuko da egunen batean, Gizona Printze egingo duena. Bere ahots gardena eta hegalak galdu dituen izakia, «bere gauzarik ederrena” kendu nahi dion belagile baten ondorioz… Baina zer axola dio? Sirena hauskorrak, beti ere maitale eta musa, bere arima azalarazteko eta bere zoriona ospatzeko era berriak ikasiko ditu. Lurtarron sormena amaigabea izango da…»

Kontaktuak

Malandain Ballet Biarritz
Yves Kordian – directeur délégué – y.kordian@malandainballet.com
Lise Philippon – chargée de diffusion +33 (0)5 59 24 96 98 – l.philippon@malandainballet.com