Ballet Malandain

  /  Berriak  /  DOBLA ekintzan sartzen da
DOBLA ekintzan sartzen da

Izan dituzten helburu partekatuen baitan, Ipar eta Hego Euskal Herriko dantza eta artistei sare bat egituratzeko, indarrak batuz, CCN Malandain Ballet Biarritz, Euskal Herriko Lurralde Elkargoa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Errenteriako Udala eta Dantzaz elkartu dira “Dobla” proiektuaren lehen ekintzak abiarazteko, sektore koreografikoari zuzendutako mugaz gaindiko eta Europako proiektu baten barruan.

Elkarrekin, eragileek Ipar eta Hego Euskal Herriko eta Nafarroako koreografia sektorerako zehaztapenak definitzen ari dira, beharrak identifikatzeko, dauden indarguneak balioan jartzeko eta dantza arloko eragileen arteko lankidetza indartzeko bide konkretuak proposatzeko. Martxotik aurrera, artista, ikuskizun leku eta kudeatzaile kulturalez elkarrizketak egingo dira hausnarketa hori aberasteko.

Horrez gain, deialdi bat jarri da abian Euskal Herriko konpainia koreografikoentzat. Helburua da euren ikuskizunak zabaltzen laguntzea, eta horretarako aukera eskaintzea ekitaldi garrantzitsuetan aurkezteko, hala nola Le Temps d’Aimer la Danse jaialdian edo azaroan egingo den Danses Croisées ekitaldian. Informazio gehiago hemen.

DOBLA mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da, Europako Batasunak %65ean kofinantzatzen duena, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2021-2027).