Ballet 20 dantzarirentzat
Iraupena 35 minuta
Musika
Antonio Vivaldi
Koreografia, dekoratua eta jantziak
Thierry Malandain
Argiak
Jean-Claude Asquié
Jantzien ekoizpena
Karine Prins
Osagarrien ekoizpena
Frédéric Vadé, Christian Grossard
Sortua
8 novembre 2014 San Sebastián • Teatro Victoria Eugenia dans le cadre du projet Ballet T
Frantziako estreinaldia
15 novembre 2014 • Opéra de Reims
Koprodukzioa
Teatro Victoria Eugenia San Sebastián – Ballet T, Opéra de Reims, Centre Chorégraphique National d’Aquitaine en Pyrénées Atlantiques – Malandain Ballet Biarritz
Asmo oharra
L’Estro armonico Op.3 Antonio Vivaldiren lanik ezagunena da, Lau Urtaroen atzetik. Fantasia (“estro” hitzak irudimena esan nahi du) eta armonia uztartuz, 1711n argitaraturiko biolinerako 12 kontzertuko selekzio horren xedea da nabarmenkeria musika-idazketaren arauen menpe jartzea. Izan ere, L’Estro armonico partitura ausarta da, uneoro gehiago emateko grinaren menpekoa ia; ondorioz, balletari beste izen bat jartzeko tentazioa izan nuen: Gehiegi al da?
1963an John Crankok L’Estro armonico lana idatzi zuen Stuttgarteko Balletarentzat, neurriz gaineko musika izenkidean oinarritua. Teknika zailekoa, lana Nancyko Antzoki-Ballet Frantziarraren errepertorioan sartu zen 1979an eta hurrengo urtean dantzatzeko aukera izan nuen. Zaila zen koreografiaren zailtasunak menderatzea, sarerik gabeko salto bat zen zenbaitetan, gurutze-bide bat bestetan. Gau batean, etsita, negarrez hasi nintzen. Gehiegi al zen?
Egile guztiak beren bizitza-esperientzietan oinarritzen dira sortzeko. John Crankokek aukeratutako hiru kontzertuez gain Stabat Materraren (RV621) zatiak sartzen dituen nire lana goiko esperientzian oinarritzen da, sorkuntza berrian murgiltzeko ondoren. Hasiera batean iraganean balletaren bukaeretan erabiltzen ziren aulkiak erabiltzea pentsatu nuen gora egiteko grina markatu eta zerua eta lurra lotzen dituen mendiaren gailurrera iristeko beharrezkoa den esfortzua islatzeko. Bere semearen oinazearen aurrean Ama birjinak agertzen duen kemena goratzen duen Stabat Materraren espiritualtasunak, ordea, aipatuak uztera eta linternak margo-botetan sartzera eraman ninduen. Onena halere funtsezko ez den guztia alboratzea izango zen ezbairik gabe, poz intimo bat irekiz gizakiaren gailurrera heltzea ahalbidetzen baitu Vivaldik. Haatik, 1970eko hamarkadan artisten kapilau zen André Lendgerrek esan zuen bezalaxe: “Errazago da zortzimilako baten gailurrera iristea norberaren barnean zentimetro pare bat gora egitea baino.»
Ezer ez izanik –(…) linterna magikoz birziklatutako pintura-poteak –, Thierry Malandainek ospakizun dramatiko eta aldi berean alai baten dekoratua jartzen du. Azken horretan, ama kontsolaezin baten sufrimendua dantzaren alaitasun geldiezinak gainditzen zuen.
Ballroom revue, Isabelle Calabre • 2024ko uztailaren 8a
Kontaktuak
Malandain Ballet Biarritz
Yves Kordian – directeur délégué – y.kordian@malandainballet.com
Lise Philippon – chargée de diffusion +33 (0)5 59 24 96 98 – l.philippon@malandainballet.com
Datozen datak
Les Saisons
Détroit
Les Saisons
Détroit
Les Saisons
East Lansing
Les Saisons
Philadelphie
Les Saisons
Philadelphie
Les Saisons
Philadelphie
Les Saisons
Pittsburgh
Soirée de Ballets
Donostia San Sebastian
Soirée de Ballets
Donostia San Sebastian
Soirée de Ballets
Donostia San Sebastian
Les Saisons
Biarritz
Les Saisons
Biarritz
Les Saisons
Biarritz
Les Saisons
Biarritz
Les Saisons
Biarritz
La Pastorale
Ljubljana
Soirée de ballets
Biarritz
Soirée de ballets
Biarritz
Soirée de ballets
Biarritz