Clémence Chevillotte, Aix-en-Provencen sortua. Marseillako Goi Mailako Dantza Eskola Nazionalean eta Colette Armanden Balet Estudioan trebatua, 2006an hasi zuen bere ibilbidea Kanaria Handia Balletan, Anatol Yanowskyren zuzendaritzapean. Gero, Marseillako eta Montpellierreko operentzat egin du lan, baita Acodanse konpainiarentzat ere, Marseillan. 2008tik 2010era, Lorraineko CCN / Baleteko dantzari da, Didier Deschampsek zuzendua, Limogesko operan sartu aurretik.
2012tik, hainbat konpainia eta koreograforen sorkuntzetan parte hartzen du, hala nola Montrealeko Les Grands Ballets Canadiens, Lyongo Operaren Baleta eta Flandres-etako Opera. Malandain Ballet Biarritzera iristen da 2017an.