Alexis Baudinet 2000 urtean jaio zen, Nancyn, eta Synopsis Dantza Eskolan ikasi zuen 2008tik 2018ra. Pariseko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zituen ikasketak eta 2021ean Dantza Garaikideko Goi Mailako Diploma Nazionala lortu zuen kalifikazio onenekin. Aldi berean, Arte Eszenikoetan lizentziatu zen Paris 8 Unibertsitatean. 2021ean ekin zion bere ibilbideari, Lorraineko CCN Ballet-ekin, eta 2026ra arte aritu zen bertan dantzan. Urte horretan, Estatuko diploma ere lortu zuen, dantza garaikideko irakasle gisa. Alexis Malandain Ballet Biarritzen sartu zen 2026ko abuztuan.





