Noé

  /    /  Noé

Ballet 22 dantzarirentzat
Iraupena 70 minuta

Musika
Gioacchino Rossini – Messa di Gloria

Koreografia
Thierry Malandain

Dekoratua eta jantziak
Jorge Gallardo

Argiak
Francis Mannaert

Jantzien ekoizpena
Véronique Murat

Dekoratuen eta osagarrien ekoizpena
Frédéric Vadé

Sortua
à l’Eurocité Basque les 14 et 15 janvier 2017 San Sebastián • Teatro Victoria Eugenia de Donostia

Estreinaldi Frantsesa
10 au 24 mai 2017 Paris • Chaillot – Théâtre national de la Danse

Koprodukzioa
Chaillot – Théâtre National de la Danse (Paris), Opéra de Saint-Etienne, Donostia Kultura – Teatro Victoria Eugenia de Donostia / San Sebastián – Ballet T, CCN Malandain Ballet Biarritz

Partaideak
Opéra de Reims, Théâtre de Gascogne – Le Pôle, Theater Bonn (Allemagne), Forum am Schlosspark – Ludwigsburg (Allemagne)

Asmo oharra

«Dilubioaren mitoa hainbat tradiziotan ageri da eta, beraren bitartez, Noeren irudi atsegingarriak gizateriaren historian izan den haustura halako bat haragiztatzen du. Iragana bere gain hartu eta etorkizunari begira jarrita, irudi horrek mundu berri baten sorrera sinbolizatzen du, aurrekoa baino hobea den mundu batena. Bigarren Kreazio bat, lehena ezabatzen duena, gaizkiak eta gizakien kaskarkeriak hura hondatu ondoren. Beraz, Adan berri bat, ez lurretik sortua, baizik eta uretatik, Hasieran lehenik izaki hilkor gisa parte hartzen duena, biziaren sinbolo izan aurretik; izan ere, aldi berean matrize eta sehaska den Arkatik irtendakoan, Noek eta haren senideek mundua jendeztatuko dute berriro. Kontakizun hori gisa horretako epopeien ildotik doa, eta maila bat baino gehiagotan interpreta daiteke. Esate baterako, San Agustin saiatu zen frogatzen ezen Arkaren proportzioak giza gorputzaren proportzioei egokitzen zaizkiela, “zeina Kristoren gorputza baita, bai eta Eliza ere”; Paul Claudel-ek, berriz, katedral bihurtu zuen Arka salbatzailea, zeruan zehar zihoan itsasontzi bat. Imajina daiteke, halaber, Noe gizaki kolektibo bat dela, bere arkara igoa iragana ezabatzeko eta hutsetik berriro hasteko, indar berrien bila bere baitako zokorik sakonenetan. Horrexegatik, usoa salbu, bizi berri baten itxaropen-zeinua baita, ez ditugu ontziratuko animaliak; higitzen ari den gizadi bat besterik ez, Noeren irudi sinboliko eta dantzaria eguzki berri baten errainupean.»

Thierry Malandain

Kontaktuak

Malandain Ballet Biarritz
Yves Kordian – directeur délégué – y.kordian@malandainballet.com
Lise Philippon – chargée de diffusion +33 (0)5 59 24 96 98 – l.philippon@malandainballet.com