Artista kidetza

  /    /  Artista kidetza

Artista kidetzaren neurria

Kultura Ministerioaren « neurri berrien » barnean, Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalak baliabide osagarriak ditu artista kidetza bat hartzeko 2016. urtetik.

Aldi berean, enpresei sustengu eta laguntza osoa eskaintzen die ekoizpenaren etapa guzietan, bizpahiru urteko eperako eta ZKN-ei beren programa artistikoa eta pedagogikoa elikatzen laguntzen die harreman iraunkor baten bidez.

Kultura Ministerioaren zirkularra, 2016ko ekainaren 8koa, artista eta talde artistikoeri egoitzetan laguntzeari buruzkoa

2022-24 artista kidetza : Jon Maya / Kukai

2022ko azaroaren 10ean, Thierry Malandain eta Jon Mayak, hurrenez hurren, Malandain Ballet Biarritz eta Kukai dantzako zuzendari eta koreografoek hitzarmena izenpetu zuten. Kultura Ministerioak ezarritako neurriaren esparruan, Jon Maya Biarritzeko Zentro Koreografiko nazionalari artista asoziatua bihurtzen da hiru urtez, Martin Harriague ondoren.

Izenpedura hori Errenteriako Udaletxean egin zen, Kukai Dantzaren ezarpenaren hirian, Aizpea Otaegi auzapezaren presentzian, hurak Euskal Herriko hegoaldean arte koreografikoarekin lotutako egitura asko zuzentzen ditu: Dantzagunea – Diputacion Foral de Gipuzkoa, Dantzaz, Erreteriako Kontserbatorioa eta Lekuona Fabrika antzokia.

Hitzarmen honen izenpedura Malandain Ballet Biarritz ZKN-ren Lurralde Polo Koreografikoaren esparruan sartzen da. 2020an sortu zen eta Euskal elkargoak sustengatzen du, lurralde-ekintzen eragina indartzeko. Horrela, Jon Mayak eta Kukai Dantzak Maladain Biarritzen ekintzak aberastutko dituzte Ipar eta Hego Euskal Herrian. Jon Maya eta Kukai Dantzarekin batera ekoizpenak egiteko eta haien lanak zabaltzeko aukera emango diote ZKN-ri.

Lankidetza berri hori “Ballet T” urte anitzeko hitzarmenean ere sartzen da. Hitzarmen horrek Donsotika eta Miarritze hiriak, Victoria Eugenia antzokia eta Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko nazionala biltzen ditu azken hamar urte hauetan.

Jon Maya artiste associé au CCN Ballet Biarritz 2022-24

Kukai dantzako zuzendaria, dantzaria eta koreografoa. Sei urte zituela hasi zen euskal dantza tradizionalarekin, Errenteriako Ereintza dantza taldean (Gipuzkoa, Euskal Herria). Konapinia honekin herrialde askotako nazioarteko folklore-jaialdietan parte hartzen du eta 1997tik 2005ra Euskal Herriko Aurreskularien txapelduna izan zen zazpi aldiz. 1999an eta 2001ean Laxok proiektuan parte hartu ondoren, 2002an Kukai Dantza sortzea erabaki zuen. Bere asmoa hau zen : « euskal dantza tradizionaletik abiatuz ikusgarri garaikideak sortzea ». Kukai Dantza konpainiarekin ideia hori garatu eta sendotu du. Azken urteetan, bere ibilbide profesionala Kukai Dantzaren oinarriak eraikitzea izan da dantzari, koreografo eta zuzendari gisa.

Artearen hizkuntzak elkar topatzea eta lankidetzak egiteko gaitasuna dira bere lanaren fabrikazioa-marka nagusiak. Ildo horretan, gehienetan artista/koreografo askorekin lan egiten du: Marcos Marau, Sharon Fridman, Israel Galvan, Cesc Gelabert. Beste diziplinetako artista batzuekin ere bai: gastronomian Andoni Luis Aduriz, Ttanttaka teatroa, Arena Comunicacion zinemagintzan, Bilboko Arte ederren museoa, Nafarroako Unibertsitateko museoa…Ekitaldi garrantzitsuetako zuzendari artistiko gisa lan egin du: Donostiako 2020ko nazioarteko Zinemaldiko galaren zuzendaria eta 2016ko max sarien galako zuzendarikidea. Mugimendu-aholkulari gisa lan egiten du Madrileko antzerki-ekoizpen batzuetan (Centro Dramatico de Espana, Compania Nacional de Teatro Clasicos de Espana, etab.); Errenteriako Udalaren Dantza Eskolan irakasle aritu zen eta hainbat tailer eta eskola magistral egin zituen konapinia jaialdi ezagunetan.

Kritika berezituaren aburuz: “Gaur egun, gaitasun anitzeko eta ezinbestekoa den zuzendari koreografoa da.”

2018-2021 artista kidea: Martin Harriague

2016.urtean, Koreografo gazteen lehiaketaren bidez, Baletak Martin Harriague, koreografo gaztea aurkitu zuen. Horren ondotik lehen egoitza bat proposatu zion sorkuntza baten eremaiteko eta zabaltzeko. Lehen esperientziaren ondotik, ezinbestekoa zen epe luzeko laguntza izatea, honetarako:

– Koreografo gisa bere emergentzia baloratzea ondoko ekintzen bidez: baleteko dantzarientzako pieza berri bat sortzeko aukera emanez baita Frantziako eta Europako beste dantza-konpainia batzuentzat ere; haren lana hainbat hedapen-lekuetan baloratuz.

– Martin Harriague prestatzea gaur egungo balet baten erronkei aurre egiteko: kopuru artistiko iraunkor baten kudeaketa,errepertorio baten ekoizpena, obra koreografikoen hedapena, giza baliabideen kudeaketan oinarri juridikoen ulermena, irudiaren balorizazioa, erantzukizun morala, etb.

Koreografo polimorfoa, Martin eszenografo, dantzari, interpretea, argi-diseinatzailea, konpositorea, musikaria eta abeslaria izan daiteke. Hainbat diziplinatarako deialdiak egitea gustaten zaio hainbat euskarri aztertzeko: baleta, opera, bideoa, desfileak, forma tipiak, kopuru handiak edo bikoteak.

Bere idazkera etengabe nabarmentzen da bere proiektu pertsonalen edo beste artista batzuekiko lankidetzen bidez. Bere dantza dantzatzen duen dantza bat bezala ikusten du. Fisikoa, leherkorra eta lurran oinarritzen dena ; mugimenduak lurrean ainguratuta daude, grabitatea ez dago inoiz urrun.

Sarkasmorik ez duen dramatugiaren zentzuak bultzatuta, Martin emozioak gorpuzten saiatzen da. Erraza da gure garaian bibrazio positiboa edo negatiboa eragiten duena sentitzea.

Martin-Harriague-©-Olivier-Houeix_0187-NB

Kontaktuak

Malandain Ballet Biarritz
Yves Kordian – zuzendari ordea – y.kordian@malandainballet.com
Lise Philippon – difusio karguduna +33 (0)5 59 24 96 98 – l.philippon@malandainballet.com